Kirola 2
miércoles, 21 de noviembre de 2012
martes, 20 de noviembre de 2012
Norberaren ibilbide pertsonalaz infografiko bat sortzeko
My Infographic Resume: Check out my infographic resume created via Vizualize.me. Create yours with one click.
miércoles, 7 de noviembre de 2012
Unibertsitate Gida Praktikoaren arabera masifikaziorik gutxien duten unibertsitateen artean jarraitzen dute euskal unibertsitateak
Naiara
ZURINAGA
Urtero bezala, espainiar estatuko 76 unibertsitateei buruzko informazioa ematen duen gida eguneratu du EROSKI CONSUMER enpresak. Azterketa honen arabera, Euskal Herrian kokatzen dira masifikazio gutxien duten unibertsitateak, irakasleko 8,9 ikasleko batez bestekoarekin, estatu mailan zenbateko hori 12,4koa izanik.
Euskal Herriko bost unibertsitateek,
EHUk, Mondragon
Unibertsitateak, Deustuko
Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitate
Publikoak, Europako esparruan egokitutako 200 gradutik gora eskaintzen dituzte.
Hala ere, euskal unibertsitateen artean
badaude aldeak. EROSKI CONSUMERek egindako
azterketaren arabera, EHUk
eta Nafarroako Unibertsitateak daukate ikerkuntza jardunik oparoena, izan ere, 2011n
euskal unibertsitateetan defendatu diren 572 doktore-tesietatik 503 bi hauetan
egin dira.
Ikerketaren emaitzek adierazi
dutenez, administrazio eta zerbitzuetako langileei dagokienez, EHUk berak eta
Mondragonek, unibertsitate-sistema osoko apalena jasotzen dute, irakasle
bakoitzeko 0,2 eta 0,3ko kopuruekin urrenez urren.
Egun,
teknologia berriak oso garrantzitsuak diren aldetik, ordenagailuen hornikuntza
ere azterketaren baitan hartu du EROSKI
CONSUMER enpresak. Kasu honetan
hobeto hornituta dauden goi mailako hezkuntza zentroak Deustu eta Mondragon
unibertsitateak dira, hiru ikasleko ordenagailu batekin.
Ikerketaren
arabera, asko dira unibertsitate ikasketak amaitu ondoren hezkuntza osatzea
erabakitzen duten ikasleak. Estatuan, 2.564 master ofizial eskaintzen dituzte
76 unibertsitateek. EROSKI CONSUMERen
arabera, master ofizialen alorrean eskaintza oso zabala dago Euskal Herriko
unibertsitateetan. EHUn 100 master inguru eskaintzen dira, Deustun eta
Nafarroako Unibertsitatean 30, Nafarroako Unibertsitate Publikoan 20 inguru eta
Mondragonen 10.
EROSKI CONSUMERek
presente izan du egungo egoera ekonomikoa ere, horregatik lehen urtearen
kostuen bataz bestekoak argitaratu ditu. Unibertsitate batetik bestera,
matrikula eta ikasturteko gastuak ordaintzerako orduan alde nahikotxo
dagoela azalduz.
Kosturik merkeena daukan unibertsitatea EHU dela esango genuke, lehen urteko gastuaren bataz bestekoa 980€ izanik. EHUri jarraiki Nafarroako Unibertsitate Publikoa daukagu 1.049€tako ordainketarekin. Gainontzeko unibertsitateek ordea alde nabarmena ateratzen die unibertsitate hauei. Mondragonen, lehen urteak 4.960€tako gastua suposatzen du bataz bestez, Deustuk 6.535€takoa etaNafarroako Unibertsitateak 8.244€takoa.
Kosturik merkeena daukan unibertsitatea EHU dela esango genuke, lehen urteko gastuaren bataz bestekoa 980€ izanik. EHUri jarraiki Nafarroako Unibertsitate Publikoa daukagu 1.049€tako ordainketarekin. Gainontzeko unibertsitateek ordea alde nabarmena ateratzen die unibertsitate hauei. Mondragonen, lehen urteak 4.960€tako gastua suposatzen du bataz bestez, Deustuk 6.535€takoa etaNafarroako Unibertsitateak 8.244€takoa.
Etiquetas:
Deustuko Unibertsitatea,
EHU,
EROSKI CONSUMER,
Mondragon Unibertsitatea,
Nafarroako Unibertsitate Publikoa,
Nafarroako Unibertsitatea,
Unibertsitate,
UPV
Suscribirse a:
Entradas (Atom)